ARGITXO Haur Hezkuntzan
EUSKARAREN ASTEKO FESTA
abenduak 2an, ostiralean, arratsaldeko 3etan
Astean zehar, ikasleek ikastetxea apainduko dute (marrazkiak, kartelak, leloak…).
Umeen sarreran paper handi bat egondo da norberak nahi dituen esaldi, pentsamendu, esaera zahar… idazteko euskeraz.
Eskolara sartzeko eta ateratzeko orduetan, baita jolastorduetan ere euskal musika megafoniatik izango dugu.
Ostiralean, arratsaldeko 3etatik jolastokian txokoak antolatuko dira:
aurpegia margotu, euskal dantza, lokotx-bilketa, binakako lasterketa, sokatira, txingak, arrautzak koilaran, puxikak apurtu, sokasalto, tailerrak.
ARGITXOren abestia entzuteko sakatu HEMEN
ARGITXOren letra ikusteko sakatu HEMEN


















