«Lokomotora Txikia»

Un tren lleno de regalos para los niños del otro lado de la montaña se queda parado, porque se estropea la locomotora. Un payaso de entre los juguetes pedirá a otras locomotoras que lo ayuden, pero todas se niegan a colaborar.

Haurrentzako jostailuz beterik dagoen trena gelditzen da mendiko aldapan gora,  nork lagunduko dio trenari garaiz etortzen?

 

Euskarazko Produktuen Katalogoa / Catálogo de productos en euskera

kids-watching-a-3d-movie-withImágenes-de-Niños-Bailando-3-300x193LEYENDOGure euskara indartzeko euskaraz jolastu, irakurri, pelikulak ikusi… jarduera asko egin ditzakegu.  Beheko irudian sakatzen baduzue hizkuntza honetan aritzeko katalogo bat aurkituko duzue.

Para fortalecer nuestro idioma podemos realizar un montón de actividades: jugar, leer, ver películas… Si hacéis clic en la imagen de abajo podréis ver un amplio catálogo de actividades en euskera para disfrutar y aprender.

web_gainekoaldea

Txokolate apur bat

Sakatu irudian filmea ikusteko

Laburpena:
Lucas eta Maria neba-arrebak adinekoak dira dagoeneko, eta urte askotako oroitzapenekin bizi dira etxean. Badakite lehenago ala beranduago, batak besteak baino lehenago, azken bidaia egin beharko dutela. Marcos eta Roma ere bakarrik daude, baina gazteak dira. Neska erizaina da eta leihoak margotzen ditu logelako hormetan, gelako ikuspegiak edertzeko. Marcos galduta dabil, akordeoiari eta galdera pilo bati helduta. Ez dakite noiz, baina patuak batu egingo ditu denak.
.
Iraupena: 96 minutu — Urtea: 2008
Generoa: Drama – Kalifikazioa: Denentzat – Zuzendaria: Aitzol Aramaio

Karramarro uhartea

Sakatu irudian filmea ikusteko


Laburpena:

Kain izeneko barku pirata bat. Harrizko buru batean ezkutaturiko altxorra. Karramarro itxurako uhartea. Loro biltegi bat. Horixe da Karramarro uhartea. Piratak altxorra bilatzen saiatuko dira, esklabu-trafikarien aurka borrokatuko dira eta, batez ere, abestu egingo dute; denek, Dimitri kapitainak izan ezik.

Iraupena: 68 minutu
Urtea: 2000
Generoa: Animazioa
Kalifikazioa: Denentzat
Zuzendariak:
Joxean Muñoz, Xabi Basterretxea

Olentzero eta oparien ordua

Gabonetako haurrentzako filmea

Sakatu irudian filmea ikusteko

Laburpena:
Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herriko nagusiak elkarrekin erretxinduta dabiltza, mesfidati. Horren errua hegazkinarekin inguruko mendietan istripua izan duen atzerritar batek dauka. Dirua eta ospea emango dizkio hegazkina topatzen duenari. Baina gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Hori gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu Gabon gauean opariak banatu.
.
Iraupena: 68 minutu — Urtea: 2008
Generoa: Animazioa — Kalifikazioa: Denentzat
Zuzendaria: Gorka Sesma